EKAINFEST, Ekainak 17an Zestoan


Ekainfest: Historiaurrea bertatik bertara Zestoan 'Bizi Historiaurrearen xarma' lelopean, festa egun bikainaz gozatzeko aukera izango dute herritarrek eta bisitariek. Ekaingo gizakia izango da protagonista.

Duela 14.000 urte gure arbasoak nola bizi ziren irudikatzeko aitzakia paregabea eskainiko du VIII. Ekainfest honek. Sua nola egiten zuten, ehiza egiteko teknikak, orduko janzkera eta artea bertatik bertara ikusteko parada.

2008an Unescok Gizateriaren Ondare izendatu zuen Ekaingo koba, eta handik bi urtera jarri zen martxan, lehen aldiz, Ekainfest ekimena (Ekaindarren eguna, hasiera batean). Bi helburu nagusi zituen: alde batetik, Zestoako ondare historiko eta kulturala (batez ere historiaurrea eta Ekain) ezagutzera ematea eta herri gunera erakartzea. Eta, bestetik, herriko elkarte eta herritarren parte-hartzea sustatzea, antolatzen diren kultur eta herri ekimenetan. Urtetik urtera indarra hartzen joan da eguna eta sustatzaileak ere ugalduz joan dira: Ekainberri, Sastarrain Baserri Eskola, Zestoako Udala, Zestoan merkatari elkartea, tabernariak, Zestoako Bainuetxea…

Aurtengo zortzigarren edizio honetara iritsi arte, Ekainfest eguna borobiltzen joan da urtez urte eta, aurtengoak ere, oso egitarau zabala eta osoa du, denborak eskaintzen duen esperientziak eta eragile guztien laguntzaz sortuta.

Aurten nabarmendu nahiko genituzkeenak ondorengo hauek dira:

  • Tren txu txua bailaratik ibiltzeko. Herriko plazan izango du irteera eta Ekaingo kobaraino joango da. Egun osoan doako zerbitzua izango du.
  • “Irrien Lagunen” ikuskizuna herriko plazan arratsaldeko 18:30etan. “Zatoz jolastera” zu izena ikuskizunak eta historiaurreko garaira moldatutako ikuskizuna izango da.
  • Zestoako hainbat jatetxek menu bereziak prestatu dituzte prezio berezietan:
      Mollergi taberna – 943 147 657
      Agustin taberna – 943 897 331
      Sastarrain Baserri Eskola – 943 148 115
  • Ekainberriko IV. Historiaurreko Olinpiadak arratsaldeko 16:00etan izango dira Ekainberrin. Aurten lehengo aldiz olinpiadak Ekainberrin bertan izango dira eta parte hartzeko izen emateko aukera zabalik dago oraindik.
      Izena emateko: 943 868 811 – info@ekainberri.com

EKAINFEST 2017, EGITARAUA

EKAINBERRIN ETA SASTARRAIN BAILARAN

  • 11:00-19:00 Historiaurreko jarduerak:
      Ekainberriko erreplikako bisitak doan. Ekainberrira bertaratzearekin nahikoa izango da.
      Lili Jauregiko bisitak doan. Jauregira bertaratzearekin nahikoa izango da (11:00-14:00 / 16:00-18:00)
      Ekainberriko historiaurreko kanpamendua bizi: historiaurreko etxola ezagutu, sua egiten ikasi, haragia erre, animaliak ezagutu, arte labarra sortu…eta historiaurrean bizirauteko teknikak ezagutzeko aukera paregabea!¡
      Sastarrain Baserriko Eskolako zalditegiko lanen tailerra goizean (ikuiliuetako lanak, pottoketan ibili…) eta arratsaldean baserriko giroko hainbat tailer (taloak, baratza…) egiteko aukera. 3,00 € tailer eta haur bakoitza. Izena emateko: 943 148 115
  • 12:00-14:00 / 16:00-18:00
      Aritza Villaluenga komisarioaren eskutik Ekainberrin dagoen “Hartzak Gipuzkoan” erakusketa ezagutzeko aukera.
  • 16:00
      Ekainberriko IV. Historiaurreko Olinpiadak. Zatozte historiaurreko joko berezi hauetan urrea, zilarra eta brontzea irabaztera! Zein izango da tribuko irabazlea?

ZESTOAKO HERRIGUNEAN

  • Egun guztian zehar: Ekainfest tren turistikoa, txu txu trena. Ekainfest Pintxo Tourra herri guneko tabernetan, eta eguerdirako Ekainfest menu bereziak herriko jatetxeetan
  • 18:30
      Irrien Lagunen “Zatoz jolastera” ikuskizuna Zestoako herrigunean. "Marikalanbre eta Largabista jolas egiteko gogoz daude. Bildu diren lekuan ez dago parkerik, ez jostailurik, ez dago... Irudimena dantzan jarriz eta publikoaren partehartzearekin jolasteko mila modu daudela ikusiko dugu. Bazatoz jolastera?"
  • 20:00 Arkumea burruntzian erreta.
  • eta hortik aurrera… Kale giroa, “Zestuko trikitilariek” lagunduta.

+34 943 86 88 12

Portale kalea 1, 20740 Zestoa (Gipuzkoa)
Ekainberri eta Lili Jauregiko sarrerak bertan eros daitezke

X