otsaila, 2019

10ots - 16azaEgun osoan zeharEkain aurkitu izanaren berrogeita hamargarren urteurrena ospatzeko egitaraua2019ko ekainaren 8an zehazki, betetzen dira Ekain aurkitu zela 50 urte, eta ospakizunak urte osoan zehar luzatuko dira

Gehiago

Zehaztapenak

banner-50-urte

2019ko ekainaren 8an zehazki, betetzen dira Ekain aurkitu zela 50 urte, eta ospakizunak urte osoan zehar luzatuko dira. 2018an ospatu zen Ekainberriren 10. urteurrenean egin bezala, 2019an ere logotipo ezagunari 50. urteurrenaren adierazle den gehigarri bat eranstea dago pentsatuta.

Jarraian zehazten dira Ekain Fundazioak 2019an antolatzea aurrikusi dituen ekitaldiak:

2019KO LEHENENGO ERDIAN:

  • Zestoako herrigunean ikusgai egongo diren banderolak jartzeko aukera aztertuko da. Errepidetik, espaloitik… ikusi ahal izango dira kobazuloaren sakonean dauden margoak. Honekin, Zestoa ospakizunetara batu egingo da.
  • Otsailaren 10an, Ekainberrik, Kobaz Koba Trail mendi lasterketako antolakuntzan parte hartu zuen. Zestoa inguruan dauden kobazuloetatik pasatzen den lasterketa hau historiaurrea eta arte labarra modu zuzenean ukitzen du eta Ekainberrik, noski, bere ukitua emango dio, izan ere, lasterketako bi kategoriek Ekaingo bi zonaldeen izenak dituzte: Zaldei eta Artzei. 550 korrikalari egon ziren irteera puntuan. www.kobazkobatrail.com
  • Euskal kostaldeko Museoen hilabetea. Martxoan ospatzen den ekitaldi honetan, Euskal kostaldeko museo eta zentro desberdinak batzen dira. Ekainberrik antolatuta, Danbolinzulo koba bisitatzeko aukera eskainiko da. Koba hau ere publikoari itxita dago bertako margoak kontserbatu daitezen eta horregatik aukera aparta eta bisita berezia izango da honakoa.
  • Martxoaren 24an, Lurpea Euskal Herriko Kobazuloen elkartearekin, X. Koben Eguna ospatuko da Ekainberrin ere. Helburu argia dute taldeko kobazulo denek, lurpeko bisitariari “seigarren kontinentea” deskubritzeko aukera ematea, hurbil izan arren hain ezezagun zaizkigun baliabide hauek ezagutzeko aukera eskainiz.
  • Ekainberri Ice Age Europe historiaurreko museo sarearen kide da eta martxoaren 14tik 16ra Altamiran (Cantabria), eta urriaren 6tik 9ra Belgikako Préhistomuseumen bilduko da gainontzeko kideekin.
  • Nazioarteko Museoen Eguna ospatuko da maiatzan eta Ekainberrik programazio berezia aurkeztuko du egun honetarako.
  • Ekainean, uda garaiaren hasierarekin batera, Ekainberriko pareko zelaian bere historiaurreko kanpalekua inauguratuko du. Orain arte oreinak eta zaldiak izan dituen zelaia berpiztu eta historiaurreko garaietara bidaiatuko du.
  • Ekainaren 7a ospakizun egun handia izango da, ekitaldi nagusia. Arratsaldeko 19:00tatik aurrera Donostiako Victoria Eugenia antzokian tipologia anitzeko ekitaldi bat dago aurreikusita: dokumentala, musika, dantza, hitzaldi pilulak eta omenaldia egongo dira. Bertan bilduko dira Ekain eta Ekainberri orain ezagutzen ditugun bezala ezagutzeko lan egin duten pertsonaia nagusiak.
  • Urteurreneko ekitaldi nagusien barruan liburu baten aurkezpena eta publikazioa programatu dira. Lau hizkuntzatara itzuliko da eta salgai egongo da.
  • Urteurreneko ekitaldi nagusiekin jarraituz, arte erakusketa ibiltari bat egongo da.
  • Ekainaren 8an, Ekain koba deskubritu zen egun berean Ekainberrin jarduera bat egingo da. Aukeren artean, UNESCOren plaka bat ezartzea aipatzen da.
  • Ekainean, Ekainberrik Nazioarteko Koben Egunarekin bat egingo du aurtengoan ere.
  • Ekainean (data zehazteke) duela 14.000 urte gure arbasoak nola bizi ziren irudikatzeko aitzakia paregabea eskainiko du X. Ekainfest jaialdiak. Sua nola egiten zuten, ehiza egiteko teknikak, orduko janzkera eta artea bertatik bertara ikusteko parada izango da, eta, nola ez, urtero ospatzen diren Historiaurreko Olinpiadak ere izango dira.

 

2019KO BIGARREN ZATIAN…
  • Uztailean, Ekainberrin Ekain Gizateriaren Ondare izendatua izan zeneko hamaikagarren urteurrena ere ospatuko da. Egun benetan berezia Ekain Fundazioa eta Ekainberrirentzat.
  • Irailaren 11a Ekainberriko urtebetetze eguna izango da. Egun honetarako programazio berezi bat aurkeztuko da eta sorpresaz beteriko eguna izango da.
  • Urrian, eta urtero egin den moduan, Ekainberrik Ondarearen Europako Jardunaldiekin bat egingo du.
  • Azaroan, Gizateriaren Ondarearen Nazioarteko Egunarekin bat egingo du, kategoria honetan sartu zela 11 urte egiten dira.

Ordua

Otsaila 10 (Igandea) - Azaroa 16 (Larunbata)

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

X