ekaina, 2018

This is a repeating event

23ekaEgun osoan zeharEkainfest, ekainaren 23an ZestoanBizi historiaurrearen xarma

Gehiago

Zehaztapenak

EGITARAUA

EKAINBERRIN ETA SASTARRAIN BAILARAN

11:00-19:00

Historiaurreko jarduerak:

  • Ekainberriko erreplikako bisitak doan. Ekainberrira bertaratzearekin nahikoa izango da.
  • Lili Jauregiko bisitak doan. Aldez aurretik lekua hartzea gomendatzen da.
  • Ekainberriko historiaurreko kanpamendua bizi: sua egiten ikasi, ehizatu, arte labarra sortu…eta historiaurrean bizirauteko teknikak ezagutzeko aukera paregabea!
  • Sastarrain Baserriko Eskolako zalditegiko pottokekin tailerrak eta jokoak.

16:00

  • Ekainberriko V. Historiaurreko Olinpiadak.

Zatozte historiaurreko joko berezi hauen birgaitze historiko honetan urrea, zilarra eta brontzea irabaztera! Zein izango da tribu irabazlea?

ZESTOAKO HERRIGUNEAN

Egun guztian zehar

Ekainfest tren turistikoa, txu txu trena.

Ekainfest Pintxo Tourra herri guneko tabernetan, eta eguerdirako Ekainfest menu bereziak herriko jatetxeetan.

18:30

Eidabe taldearen “Txapela buruan eta dantza munduan” ikuskizuna Zestoako herrigunean.

19:30

Parrilan prestatutako pintxoak

20:30

Herri afaria

Euskal parrila menua

Helduentzako menua (17 €): Entsalada mista, iberikoak, txerri kostila parrilan, askotariko tarta eta edaria (ardo beltza, txuria edo gorria, eta sagardoa).

Gazteentzako menua (11 €): patea, kroketak, hanburgesak patatekin, izozkia eta edaria (ura eta freskagarriak).

Tiketak salgai: Turismo Bulegoan eta Udaletxean.

22:15

San Juan Sua, txistulariek eta dantzariek alaituta.

Ordua

Egun osoan zehar (Larunbata)

Gunea

Zestoako udaletxe plazan

Portale kalea 1 20740 Zestoa (Gipuzkoa)

Antolatzailea

Ekainberri943868811 Portale kalea 1 20740 Zestoa (Gipuzkoa)

Comments are closed.

X