Captura de pantalla 2016-05-31 a las 17.01.21
Foruen plaza
31/05/2016
Tomada de la página web www.guregipuzkoa.net 
Fotógrafo: Bizente Dávila.
Torilak
31/05/2016

Udaletxea

XVII. mendearen hasierakoa, probintziako udaletxe zaharrenetakoa da. Gipuzkoako Batzar Nagusi ibiltarien biltokietako bat izan zen eta barruan han diraute oraindik garai hartako eserlekuek. Fatxadaren ertz batean armarri barrokoa du. 1383an Joan I.a Gaztelakoak Zestoari emaniko hiri-gutunak jasotzen zituen pribilegioen artean alkatea, zinpetuak, eskribauak eta beste ofizial batzuk izatekoa zeuden. Hasiera batean ordea, pertsonaia hauek osaturiko kontzeju bilerak aire zabalean burutzen ziren, Zestoan ez zen horretarako eraikin propiorik izan 1519ra arte. Hasierako eraikin hura egurrez eraiki zen eta sute batek suntsitu zuen, 1601ean harriz berreraikitzea erabaki zen eta 1613rako harrizko Kontzeju Etxe hori martxan zegoen. Eraikinaren gaur egungo itxura 1980. hamarkadan eginiko zaharberritzearen emaitza da. 1738an fatxadaren ertz batean kokatzeko armarri baten enkargua burutu zen, gaur egun ikusi daitekeen armarri barroko ikusgarria Ignazio Iberoren lana izan zen, Francisco semearekin batera Zestoako hainbat obra publikoren arduraduna izan zen. Gipuzkoako Probintziak hiriburu finko bat eduki aurretik, lurraldeko Batzar Orokorrak bi urtean behin biltzen ziren herri desberdinetan, Zestoa zen bilera horiek hartzen zituen hemezortzi herrietako bat, oraindik Udaletxe honetako Areto Nagusian bilera haietarako erabiltzen ziren aulki korrituak eta bozketetarako erabiltzen ziren zilarrezko ontzi eta ezkurrak gordetzen dira.
www.guregipuzkoa.net web gunetik hartua. Argazkilaria: Bizente Dávila

www.guregipuzkoa.net web gunetik hartua.
Argazkilaria: Bizente Dávila

www.guregipuzkoa.net web gunetik hartua. Argazkilaria: Bizente Dávila

www.guregipuzkoa.net web gunetik hartua.
Argazkilaria: Bizente Dávila

www.guregipuzkoa.net web gunetik hartua. Jatorria: Kultura Ondarearen Zuzendaritza Nagusiaren Argazki Artxiboa (GFA)

www.guregipuzkoa.net web gunetik hartua.
Jatorria: Kultura Ondarearen Zuzendaritza Nagusiaren Argazki Artxiboa (GFA)

 
X