SASTARRAIN BASERRI ESKOLA
SASTARRAIN Baserri Eskola eta Aterpea Zestoako Sastarrain bailaran kokatuta dago, Ekaingo aztarnategiaren ondoan. Egonaldiez gain, hainbat kirol, kultur eta heziketa ekimen egin daitezke bertan.



Sastarrain baserri eskolaren inguruko informazio gehiago
Sastarrain aterpetxeko egonaldia ideala izan dadin zuretzat, zer ezaugarri bete beharko lituzke? Gure jarduera-eskaintza zabala izanik, erraz osatuko duzu zure interesetara egokitutako programa. Jarduerak nahierara konbina ditzakezu, eta egonaldi mota ere aukera dezakezu: ostatua soilik, ostatua eta gosaria, mantenu erdia edo mantenu osoa. Hemen dituzu egonaldiak egiteko hainbat aukera, eta baita horien prezioak ere.
Dena den, argibiderik beharko bazenu, gurekin harremanetan jar zintezke: e-postaz sastarrain@satarrain.com edo telefonoz 943 14 81 15.

Zaldi irteerak
Sastarrain, Izarraitz eta Ernio kareharrizko mendiguneen elkargunean dago kokatuta, kostaldetik 7 km-ra. Kokapen ezin hobea du, beraz, naturaren erdian, kirol aktiboa praktikatzeko. Sastarrainen, begirale espezializatuak ditugu, eta mendi-ibilaldiak, eskalada, piraguismoa, BTTa eta espeleologia esperientziak eskaintzen dizkizugu; gure ingurunea -ederra eta balio natural handikoa- modu aktiboan ezagutzeko aukera duzu, beraz.
POTTOKAK
IBILBIDEAK
Horrez gain, hainbat ibilbide proposatzen ditugu, pottoka gainean inguruko txokoak ezagutzera abiatzeko. Pottokak ez ezik, poneyak, behorrak eta zaldiak ere baditugu.