Tomada del sitio web www.guregipuzkoa.net 
Fotógrafo: Bizente Dávila
Casa Torrea
01/06/2016

Bainuetxea

XVIII. mendearen erdialdean, Gesalagako lurretan, ur sendagarriak aurkitu ziren. Ur horiek hartzera etortzen ziren urzaleak hartzeko egindako eraikin eta zerbitzugune multzoa da hau. Gaur egungo eraikina XIX. mende bukaerakoa da. XV. mende inguruan jakina zen Urolako Errege Bidearen ertzeko zoko batean ur termal gazi eta epelak azaleratzen ziren eremu bat bazela, han kokaturiko Gesalaga baserrian inoiz ez baitzuten elurrik ezagutu, baina uren “aurkikuntza” ofiziala hiru mende beranduago kokatu behar da. XVIII. mendearen bukaeran, Donemiliagako Markesa bere zakurrekin Gesalagako inguruan ehizan zebilela, zakurrak ibaiaren ondoko ur gazizko putzu batean erori ziren, handik denbora gutxira, animalien sarna sendatu egin zen eta Zestoako ur miragarrien tradizioa hasi, ordu ezkero, milaka pertsona hurbildu dira inguru horretara gibeleko eta giltzurruneko gaitzak sendatzen laguntzen duten ur horiek hartzera. 1792an Gesalagako urek Erabilera Publikorako izendapena jaso zuten eta “Aguas de Guesalaga” izeneko negozio bat martxan jarri zen Lili familiaren eskutik, gerora Donemiliagako Markesak hartu zuen bere gain ardura hori. Lehen bainu etxea 1806an eraiki zen iturburuaren gainean, helburua gero eta ugariagoak ziren bezeroei ostatua eta ur zerbitzua ematea zen, horretarako, urak hartzeko etxetxo bat ere eraiki zen. XIX. mendearen erdialdean, Espainiako errege-familiako kideen presentziak ospe handia eman zion lekuari eta eraikin gehiago bildu ziren multzora. Eraikinen artean zumardi bat egin zen, uren hartu aldien artean ur-zaleak hor ibiltzen ziren paseoan, Gesalagako urek libratzen laguntzeko gaitasuna dutenez, zumardi horretan nahikoa komun aurkitu zitezkeen. Bitxikeria horren ondorioz, zestoarrentzat ur-zaleak beti “kakaineroak” izan dira. Gaur egungo sarrera gunea 1893an eraiki zen garai hartan modan zegoen estilo eklektikoan, Echaide anaia zestoarrak ziren jabeak eta Jose Grasses y Riera arkitekto ezagunari egin zioten enkargua. Barruko aretoetan ere estilo uztarketa bitxi eta interesgarriak aurkitu daitezke, oso ezaguna da Hotel Handiko jangela arabiarra, estilo mozarabiarrean eraikia.
www.guregipuzkoa.net web gunetik hartua. Jatorria: Zestoako Udala

www.guregipuzkoa.net web gunetik hartua.
Jatorria: Zestoako Udala

www.guregipuzkoa.net web gunetik hartua. Jatorria: Zestoako Udala

www.guregipuzkoa.net web gunetik hartua.
Jatorria: Zestoako Udala

www.guregipuzkoa.net web gunetik hartua. Jatorria: Zestoako Udala

www.guregipuzkoa.net web gunetik hartua.
Jatorria: Zestoako Udala

www.guregipuzkoa.net web gunetik hartua. Jatorria: Zestoako Udala

www.guregipuzkoa.net web gunetik hartua.
Jatorria: Zestoako Udala

www.guregipuzkoa.net web gunetik hartua. Argazkilaria: Foto-Editor González Galarza (San Sebastián)

www.guregipuzkoa.net web gunetik hartua.
Argazkilaria: Foto-Editor González Galarza (San Sebastián)

 
X