th_60b5cebbfabcc6be45f901c4d7a49537_1313052613ElArqueologodelaSociedadd_54198467217_53389389549_600_396
Irikaitz aztarnategia
01/06/2016
Tomada del sitio web www.guregipuzkoa.net 
Fotógrafo: Indalecio Ojaguren
Bainuetxeko geltokia
01/06/2016

Ekaingo koba

Ekaingo haitzuloa izen bereko muinoaren ekialdeko hegian dago, Sastarraingo ubideak sortzen duen bailara txikian. Historiaurreko kokaleku baterako leku aproposa. Zestoa herritik kilometro batera dago, eta erraza da bertara iristea. Madeleine aroko labar-pinturengatik da ezaguna, eta pintura horiek bikain zainduta daudela nabarmentzekoa da. Haitzuloan, gutxi gorabehera, 70 animali-irudi daude; 64 margotuak eta 6 grabatuak. Zaldia da gehien ageri den irudia. Zaldi-multzoa arte franko-kantabriarraren irudirik eder eta aberatsenetakoa da, eta espezie horretan, horma-mihise onena. Hartzak, oreinak, kapridoak… ere ikus daitezke Ekainen. Haitzuloa hainbat galeriatan banatzen da, eta jasotzen dituzten irudien arabera izendatu dira. Erdibide, Auntzei (ahuntzak), Erdialde, Zaldei (zaldiak), Artzei (hartzak) eta Azkenzaldei (zaldiak).
 
X