XVI. mendeko hiri-jauregia da, hormak manposteriazkoak dira eta berauen ertzetan eta leihoetan silarri kateak erabili dira, sarrerako atea dobela batek estalita ageri da eta gainean armarri pikatu bat du. Hiribilduaren harresitik kanpo eraiki zen, baina bertatik oso hurbil. Izena Joan Martinez Olazabal lizentziatuari zor dakioke, pertsonaia hau etxe honetan bizi izan zen XVI. mendean eta hiribilduaren eguneroko bizitzari zegozkion hainbat auzitan hartu zuen parte. Sarrerako ate dobeladunaren gainean pikatutako armarri baten euskarria ikus daiteke, fenomeno hau azaltzeko bi hipotesi planteatu dira: batetik, etxea jabez aldatzen zenean aurreko armarriari buelta ematen zitzaion, armak hormara begira jarriz; beste aukera Frantziako Iraultzaren berdintasun idealei eta Konbentzio Gerrari lotua legoke, Napoleonen tropek Gipuzkoa hartu zutenean, hainbat armarri pikatu egin ziren, armarriak nobleen estatusaren sinbolo ziren neurrian, berauek ezabatzea nobleei euren ohorea kendu eta herritarrekin berdintzeko modu bat zela kontsideratzen baitzen.
www.guregipuzkoa.net web gunetik hartua.
Argazkilaria: Bizente Dávila
www.guregipuzkoa.net web gunetik hartua.
Argazkilaria: Bizente Dávila
www.guregipuzkoa.net web gunetik hartua.
Argazkilaria: Bizente Dávila