1775an Frantzisko Iberok diseinatutako eraikina, Udalaren enkarguz egin zen Gipuzkoako Batzar Nagusi ibiltarietara etortzen ziren jaunentzako ostatua. Hasieratik etxebizitza, taberna eta ostatu moduan alokatu zen. Zestoa herri txikia zen eta Gipuzkoako Batzar Orokor ibiltarietan parte hartzen zuten pertsonaia garrantzitsuak hartzea ardura oso garrantzitsua zen, normalean herritarrek beraien etxeetan ematen zieten ostatu, baina kexa ugari izaten zituzten euren etxeak hain pertsonaia garrantzitsuentzat behar bezain egokiak ez zirela argudiatuz. Benetako arazoa beste bat zen ordea, ostatu emate horrek hartzailearentzat sortzen zituen gastuak jasotzen zituen irabaziak baino handiagoak izatea. Arazo hori konpontzeko, XVIII. menderen bukaeran, Batzar Orokorretara zetozen zaldunei ostatu emateko etxe propio bat eraikitzea agindu zen, hasieratik alokatu zen ostatu eta taberna moduan, gaur egun ere taberna mantendu egiten da, ostatu bezala ere funtzionatu du duela oso urte gutxira arte.
www.guregipuzkoa.net web gunetik hartua.
Argazkilaria: Bizente Dávila
www.guregipuzkoa.net web orritik hartua.
Argazkilaria: Bizente Dávila
Tomada del sitio web www.guregipuzkoa.net
Fotógrafo: Bizente Dávila