uztaila, 2018

This is a repeating event

29uztEgun osoan zeharEKAINBERRIBisita gidatua eta Ekain abentura

Gehiago

Zehaztapenak

Asteartetik igandera:

Ekainberriko bisita gidatua: 
Ekaingo kobazuloarekiko ahalik eta zehatzen eraikitako inguru batetan, Goi Paleolitoko artista haiek sentitu ahal izan ziren bezala sentituko gara eta barrunbearen txoko eta sekretu guztiak aurkitzen ahaleginduko gara, gidak margoak interpretatzeko gakoak eskaini eta labar artearen jatorriei buruzko teoriak azaltzen dizkigun bitartean. Ekaingo kobazuloko labar artearen testuinguru orokor bat ezagutzen lagunduko digun sarrera labur baten ondoren, bisitariak erreplikara gida batekin sartzen dira zirraretan oinarrituriko esperientzia bat bizitzera.

Larunbatetan, igandeetan eta jai egunetan:

Ekain Abentura: 
Mugitu Sastarrain bailaran zehar historiaurrean bezala biziz. “Ekain Abenturarekin”, horretarako egokitutako ehiza zirkuitu batean animalia desberdinak ehizatu ditzakegu, guzti hori errekaren ibilbideak markatutako ingurumen natural zoragarri batean lan eginez. Ibilbideak inguruko fauna eta landaredira hurbiltzeko aukera ere eskainiko digu. Baina ehiza egitearekin ez da bukatuko guztia, margotzen eta sua egiten ikasiko da, jainkoei ehiza oparoa eskatu behar baitzaie eta harrapakina sukaldatzeko sua prestatu.

Bisitak aldez aurretik erreserbatzea gomendatzen dugu: 943-868811  www.ekainberri.com

 

Ordua

Egun osoan zehar (Igandea)

Gunea

EKAINBERRI

Antolatzailea

Ekainberri943868811 Portale kalea 1 20740 Zestoa (Gipuzkoa)

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

X