Zestoa, istorioen bailaran

Izarraitz mendilerroaren magalean dago Zestoa, Azpeitiatik eta Zumaiatik kilometro gutxira. Ur termaletan tradizio handiko herria da, bertako bainuetxea 1804an ireki zutenetik. Zestoako Hotel-Bainuetxea Gipuzkoako turismoaren aitzindaria izan zen. Gaur egun, Euskal Autonomia Erkidegoan dagoen bainuetxe bakarra da. Zestoako erdigunean nabarmentzekoak dira Portalekoa, Lizenziadokua eta Arretxe etxeak. Inguruetan, berriz, Zubiaurre zubia igarota, XVI. mendeko Lili jauregi gotikoa bisitatzea merezi du. Hemendik gertu bi aztarnategi arkeologiko garrantzitsu daude: Idiakaitz (Irikaitz) eta Ekaingo kobazuloa. Haitzuloa itxita dago baina kobazuloaren erreplika ikusgai dago, Ekainberri museoan. Irailaren hasieran ospatzen dira Zestoako herriko jai nagusiak, "Amabirjinak". Maiatzean, Gurutze Santuaren festak izaten dira, danborrada eta guzti. Abenduaren 26an, berriz, Soro Peri bezala ezagunagoa den San Esteban azoka antolatzen dute.
Zestoako lurretan jendea Paleolito garaitik bizi izan den arren, Zestoa izena 1383an Joan I.a Gaztelako erregeak emandako hiri-gutunarekin sartu zen historian. Jauntxoen arteko gatazkek baldintzaturiko Erdi Aroan sortu eta indartu zen herria, beste asko bezala, baina badira bere ibilbidea inguruko beste zenbait herriren joeratik bereizten duten zenbait elementu. XVIII. mendearen erdialdean aurkituriko ur termalek garai berri baten hasiera suposatu zuten. Osasun turismoaz gain, Ertxinako meategietako lignitoaren erauzketak edo zementu industriak ere eragin garrantzitsua izan zuten Zestoaren historia luzean.
Musika, zinema, literatura, pintura, argazkilaritza, dantza… Herri txikia izan arren, Zestoan kultur adierazpen ugari eta anitzak aurki daitezke, bai maila herrikoi batean, baita profesionalki horretan aritzen den jendearen bitartez ere.

14.000 urteko historia

Gertaera esanguratsuenen denbora-lerroa.
  • Behe PaleolitoaZestoako lehen gizakien arrastoak

    Irikaitz aztarnategian Zestoako herrian agertu diren gizakien arrastorik zaharrenak topatu dira.
  • Erdi PaleolitoaNeandertal gizakiaren arrastoak Amaldako koban

    Amaldako koban neandertal gizakien arrastoak topatu dira.
  • Goi Paleolitoa (14.000-13.000 urte)Ekaingo margoak egiten dira

    Gizakiaren Ondare izendatuak izan diren Ekain kobako margoak sortu egiten dira.
  • Erdi Aroa, XIV. Mende erdialdeaLili Jauregiko etxe multzoaren sorrera

    Lili familia bere jauregia izango denaren lehendabiziko erakikuntzekin hasten da.
  • 1383Zestoa hiribilduaren sorrera

    Zestoa izena 1383an Joan I.a Gaztelako erregeak emandako hiri-gutunarekin sartu zen historian. Jauntxoen arteko gatazkek baldintzaturiko Erdi Aroan sortu eta indartu zen herria.
  • 1549Zestoako sutea

    Ordurarte existitzen zen herria guztiz suntsitu zuen sutea gertatu zen. Berreraikitzearekin batera hasi zen gaur eguneko Zestoako konfigurazio berria
  • 1792Gesalagako uren aurkikuntza

    Zestoako etorkizuna baldintzatu zuten uren aurkikuntza ematen da. Ur berezi hauei esker hainbat gaixotasun sendatzea omen zegoen… Bainuetxea eta turismoa izango ziren ondorio nagusietako batzuk.
  • 1793/1795Konbentzio gerra eta Lili Jauregiko hormen erortzea

    Konbentzio gerrak inzidentzia nabaria izan zuen Zestoan, soldaduek eragiten zituzten gatazkengatik batez ere. Garai honetan Lili Jauregiko hormen zati haundi bat erori (edo suntsitu) egiten dira.
  • XVIII. Mendean zeharHarresien botatzea

    Korpiño estu bat kentzea bezalako sentsazioa izan zuten Zestoarrek herriguneko harresiak kentzeko erabakia hartu zenean. Ordutik Zestoa zabaltzen eta zabaltzen egon zen.
  • 1895Bainuetxearen eraikuntza

    Gobernu presidenteak, politikariak, aristokratak, merkatari aberatsak… eraikuntza zoragarri honetan hartu zituzten hain famatuak ziren Zestoako ur osasuntsuak.

+34 943 86 88 12

Portale kalea 1, 20740 Zestoa (Gipuzkoa)
Ekainberri eta Lili Jauregiko sarrerak bertan eros daitezke

X