EKAINBERRI


Ekainberrik gure arbasorik urrunenen artelanatara hurbiltzeko aukera ematen digu. Ekaingo kobazuloaren erreplikan duela 14:000 urteko gizakiek buruturiko margoen kopia zehatzak ikusi ahal izango ditugu, baina litekeena da bisitaria pertsona haien bizimoduan sakontzeko irrikarekin gelditzea. Horretarako sortu dugu Historiaurreko Esperientzia Konpletoa.

Ekainberriko bisita gidatua

Ekaingo kobazuloarekiko ahalik eta zehatzen eraikitako inguru batetan, Goi Paleolitoko artista haiek sentitu ahal izan ziren bezala sentituko gara eta barrunbearen txoko eta sekretu guztiak aurkitzen ahaleginduko gara, gidak margoak interpretatzeko gakoak eskaini eta labar artearen jatorriei buruzko teoriak azaltzen dizkigun bitartean. Ekaingo kobazuloko labar artearen testuinguru orokor bat ezagutzen lagunduko digun sarrera labur baten ondoren, bisitariak erreplikara gida batekin sartzen dira zirraretan oinarrituriko esperientzia bat bizitzera.

EKAINBERRIko salneurriak eta ordutegiak

SALNEURRIAK:

  • Prezio orokorra: 7,00€
  • Murriztua (ikasle, irakasle, pentsionista, jubilatua): 6,00€
  • 6 urtetik beherakoek, EAEko eskola publikoko irakasleek eta ICOM kideek doan

ORDUTEGIA:

  • Urtarrila, otsaila eta martxoa:
    • Asteartetik ostiralera: 10:00-18:00
    • Larunbat, igande eta jaiegunetan: 9:30-18:00
  • Apirila, maiatza, irailaren bigarren hamabostaldia eta urria:
    • Asteartetik ostiralera: 10:00-18:00
    • Larunbatak eta igandeak: 10:00-19:00
  • Ekaina, uztaila, abuztua, iraileko lehen hamabostaldia:
    • Asteartetik igandera: 10:00-19:00
  • Azaroa eta abendua:
    • Asteartetik igandera: 10:00-18:00

ERRESERBETARAKO: Online | 943868811 | info@ekainberri.eus

Informazio gehiago

Historiaurreko Esperientzia Konpletoa

Ekainberriko erreplikaren bista gidatua egin ondoren, espreski egokitutako ehiza zirkuitu batean animalia desberdinak ehizatuko ditugu, guzti hori errekaren ibilbideak markatutako ingurumen natural zoragarri batean lan eginez. Ibilbideak inguruko fauna eta landaredira hurbiltzeko aukera ere eskainiko digu. Baina ehiza egitearekin ez da bukatuko guztia, margotzen eta sua egiten ikasiko da, jainkoei ehiza oparoa eskatu behar baitzaie eta harrapakina sukaldatzeko sua prestatu.

SALNEURRIAK

  • Prezio orokorra: 11,00€
  • Murriztua (ikasle, irakasle, pentsionista, jubilatua): 10,00€
  • 6 urtetik beherakoek, EAEko eskola publikoko irakasleek eta ICOM kideek doan

ORDUTEGIAK

ERRESERBETARAKO

  • Online | 943868811 | info@ekainberri.com
Informazio gehiago

+34 943 86 88 12

Portale kalea 1, 20740 Zestoa (Gipuzkoa)
Ekainberri eta Lili Jauregiko sarrerak bertan eros daitezke

X