XVI. mendeko etxea. Hiribilduaren harresiz kanpo dago eta Zestoan harriz eraiki zen lehenetakoa da. Harri diamante-puntadunez apaindutako bi leiho gotiko interesgarri ditu eta burdin landuz eginiko balkoi bikain bat. Bertatik oso gertu kokatzen da hiribildua inguratzen zuen harresitik mantentzen den jatorrizko ate bakarra, San Jose atea edo Arretxea Portala bezala ezaguna. Arretxea Nagusia izenez ezagutzen zen etxe honetan, XVI. mendean Gracian Egaña bizi izan zen, parrokia elizan lanean ziharduen hargina. Arretxea izenak “harrizko etxea” esan nahi du, ziurrenik izen hori jarri zitzaion herrian harriz egin zen lehen etxeetako bat izan zelako. Leiho batzuen ertzetan ikusi daitezkeen harri apainduzko elementuak etxearen jabearen ogibidearen ondorio izan daitezke.
www.guregipuzkoa.net web gunetik hartua.
Argazkilaria: Bizente Dávila
www.guregipuzkoa.net web gunetik hartua.
Jatorria: Kultura Ondarearen Zuzendaritza Nagusiaren Argazki Bilduma (GFA)
www.guregipuzkoa.net web gunetik hartua.
Jatorria: Kultura Ondarearen Zuzendaritza Nagusiaren Argazki Bilduma (GFA)