Herri arkitekturaren emaitza bikaina, jada 1469ko dokumentuetan agertzen da, Domejon de Lizarraras bertan bizi zen. Hiribilduko harresiaren iparraldeko atea etxe honen inguruan kokaturik zegoen. Garai hartako eraikinetik puntadun arku bat eta armarria ikus daitezke, baina armarri horrek ez ditu familiaren armak erakusten, IHS monograma baizik, Jesukristoren izena. Mota honetako idazkunak edo gurutze tailatuak nahiko ohikoak dira herri arkitekturan, etxea tximistatik, auzokoen borondate txarretik, sorgin edo lamiengandik… babesten zutela sinetsita. Sarrerako aterpea XVIII. mendekoa da eta etxeari itxura oso dotorea emateaz gain, gari jotzeko larrain moduan erabiltzen zen. Garai nahiko berrietara arte, errentariek jabeari errentaren zati bat espeziean ordaindu behar izaten zioten, alea burutik bereizteko prozesua labore sortak lurrean zuzenean joz egiten zen, aterpean burutu beharreko lan bat zen, gurea bezalako inguru euritsuetan ez zegoen mota honetako estalpeak eraikitzea beste aukerarik.
www.guregipuzkoa.net web gunetik hartua.
Argazkilaria: Indalecio Ojaguren
www.guregipuzkoa.net web gunetik hartua.
Jatorria: Zestoako Udala
www.guregipuzkoa.net web gunetik hartua.
Jatorria: Kultura Ondarearen Zuzendaritza Nagusiaren Argazki Bilduma (GFA)