Tomada del sitio web www.guregipuzkoa.net 
Fotógrafo: Xabier Eskisabel
Lili jauregia
31/05/2016
ekain
Ekaingo koba
01/06/2016

Irikaitz aztarnategia

Irikaitz Kantauri kostaldeko aztarnategi arkeologiko zahar eta garrantzitsuenetakoa da. Ezarmenduak erakusten digu kokaleku hau 150.000 urtez geroztik, Behe Paleolitoa, gizakiak harriz egindako tresnak sortzeko tailer bezela erabili zela. 2001ean Eusko Jaurlaritzak Multzo Monumental bezela aldarrikatu zuen, bere garrantzia aire zabalean dagoela eta Heidelberg eta Cro-Magnongo gizakiek harrizko tresneria bertan, in situ, utzi zutela izanik. 1996an aurkitu zuten Antxieta Taldekoek eta orduztik, udaran, bere zortzi hektareatan, herrialde ezberdinetako arkeologia ikasleak indusketa lanak burutzen dituzte. Bertan, urte hauetan, Euskadiko tresneria zaharrena aurkitu da bai eta Behe Paleolito (duela 150.00 urte baino gehiago) eta Goi Paleolitoko (duela 25.000 urte) milaka giza aztarna.

 
X