ekain
Ekaingo koba
01/06/2016
ekain
Ekainberri
01/06/2016

Bainuetxeko geltokia

Ramon Cortazar arkitektoak diseinatuta, 1926an inauguratu zuen Alfontso XIII.a Espainiako erregeak. Zumarraga eta Zumaia lotzen zituen Urolako trenbidearen “Cestona-Balneario” geltokia da, eta urzaleen zerbitzurako sortua, Zestoako hiribilduak bere geltoki propioa baitu. Estilo erregionalista du eta Lili jauregiaren arkitektura eredua imitatzen du. Urolako trenaren lineako geltoki guztiak Ramon Cortazar Probintziako Arkitektoak diseinatu zituen, estilo erregionalistan eginak dira, euskal jauregi arkitekturan eta baserri arkitekturan oinarritzen dira. Bainuetxeko geltoki hau diseinatzerakoan Lili Jauregiaren eredu hurbila jarraitu zuen, bere sarrerako atean eta garitoietan argi ikusten da hori. Urolako geltoki guztietan politena bezala izendatu izan dute. Urola bailararen garapenerako funtsezko elementua izan zen Urolako trena, baita bere komunikazio ardatz nagusia ere, bere bi muturretan, Zumarragan eta Zumaian, Madril-Irun eta Bilbo-Donostia trenbideekin lotzen zelako. Zestoako Bainuetxearen kasuan, trenak diligentzia zerbitzu deserosoa ordezkatu zuen, ur-zaleek jadanik ez zuten zaldiek tiratako gurdi deserosoetan egin behar Zumarraga edo Zumaiatik Zestoaraino bidaia. Ur mineral botilaratua garraiatzeko ere balio izan zuen, botilaratze gunetik geltokiko biltegira eskuz bultzatako bagoitxoetan milaka ur botila ekartzen ziren, gero merkantzia zerbitzuak Penintsula osora zabaltzeko, 1927an adibidez, ia 400.000 botila saldu ziren. 1986an linea hau behin-betirako itxi zen, sei hamarkadatan zehar hainbat arazo izan ziren bere kudeaketan, mantenua ez zen egokiena izan eta azpiegiturak oso zaharkituta aurkitzen ziren, gaur egun bere lekuko bezala geltoki eder hauek gelditzen dira.
www.guregipuzkoa.net web gunetik hartua. Argazkilaria: Indalecio Ojaguren

www.guregipuzkoa.net web gunetik hartua.
Argazkilaria: Indalecio Ojaguren

www.guregipuzkoa.net web gunetik hartua. Argazkilaria: A. Santos

www.guregipuzkoa.net web gunetik hartua.
Argazkilaria: A. Santos

www.guregipuzkoa.net web gunetik hartua. Argazkilaria: Fotos J. García (San Sebastián)

www.guregipuzkoa.net web gunetik hartua.
Argazkilaria: Fotos J. García (San Sebastián)

 
X