Harresitik kanpo eraiki zen, baina ia kontra, parrokia elizaren alboan, baina berarekin kontakturik gabe. Iraetako jaunen etxea zen. Gaur egun oso eraldatuta dagoen arren, XVI. mende inguruko hainbat elementu kontserbatzen ditu, batez ere apainduradun hiruzpalau leiho alboko fatxadan. Aurre aldeko armarria Iraetako dorretxetik ekarria da, hura jadanik erabat erorita zegoen garaietan. Iraeta familia inguruetako familiarik boteretsuenetako bat zen, XIX. mendean zementu hidraulikoaren ekoizpenarekin lotura estua izan zuten, herriko industria garrantzitsu eta adierazgarrienetako bat. Aro Modernoan herriko erabakietan behin baino gehiagotan ageri da Iraeta etxearen izena. Euren jatorrizko orubea izen bereko auzoan kokatzen zen, Zestoako herrigunetik bi kilometro ingurutara, hiribilduan zituzten etxeetako bat da hau. Fatxada nagusian ageri den armarria jatorrizko jauregi desagertu horretatik ekarria da.
www.guregipuzkoa.net web gunetik hartua.
Jatorria: Kultura Ondarearen Zuzendaritza Nagusiaren Argazki Bilduma (GFA)