Zestoako hiribildura ur edangarria hurbiltzeko 1792an eraikitako iturri monumentala, bere helburua ur korrontea Zestoako hiribildura hurbiltzea izan zen, adibidez sute larriren bat sortzen bazen ere. Kontutan hartu behar zen egunean bi aldiz uraren bila joaten zirenak etxeko emakumeak izaten zirela, iturria herritik ahalik eta hurbilen jarriz, hauek bidean jasan zitzaketen irain eta mehatxu arriskuak ere murriztu egingo ziren. 1821ean garbilekua erantsi zitzaion, herriko emakumeen biltoki bihurtuz eta berauen bizitza modu nabarmenean erraztuz. Itxuraz garrantzia gutxiko azpiegitura bat zen arren, bere eraikuntzan garai hartan Gipuzkoan lanean ziharduten arkitekto ezagunenek hartu zuten parte, hala nola Xabier Ignacio Echeberria ingeniaria, Ventura Rodriguez Errege Arkitektoa edo Loiolako Basilikaren eraikuntzan ziharduen Francisco Iberok. 1821ean eraikiriko garbilekua berriki auzolanean berriztatua izan da, XIX. mendean Zestoako emakumeentzat benetako iraultza suposatu zuen, etxeko arropa guztia garbitzera eraman eta ekartzeko erraztasunaz gain, emakumeentzat bakarrik izendaturiko leku babestu bat bihurtu zelako.
www.guregipuzkoa.net web gunetik hartua.
Argazkilaria: Bizente Dávila
www.guregipuzkoa.net web gunetik hartua.
Argazkilaria: Bizente Dávila
www.guregipuzkoa.net web gunetik hartua.
Argazkilaria: Bizente Dávila