Tomada del sitio web www.guregipuzkoa.net 
Fotógrafo: Bizente Dávila
Lizentziadonekoa
31/05/2016
Tomada del sitio web www.guregipuzkoa.net
Origen: Archivo Fotográfico de la Dirección General de Patrimonio Cultural (DFG)
Lauiturrieta eta garbitokia
31/05/2016

Zubizarra

XIV. mende bukaeran Urola ibaia zeharkatzeko eraikia, Urolako errege-bidearen parte zen. Jatorrizko zubia egurrezkoa zen, baina orain ikus daitekeena XVIII. mendean harriz berreraiki zena da. Joan I.ak Zestoako hiribilduari emaniko hiri-gutunean ezartzen zen baldintzetako bat ibaiaren ibi natural batean zubi bat eraiki eta beraren mantenuaz arduratzea izan zen. Zubi hau eraiki aurretik, Urolako errege-bidean zehar gurdi asko ibiltzen ziren burdinez, egurrez, harriz edo beste hainbat produktuz kargatuta, Urola ibaiaren parera iristean ibi naturalak aurkitu behar izaten zituzten igaro ahal izateko, ibaiak ur emari handia zuen garaietan oso gauza zaila eta arriskutsua bihurtzen zen. Beste herri askotan bezala, Zestoan ere Erdi Aroan arazo hori egurrezko zubi bat eraikiz konpondu zen, denborarekin ordea egurrezko zubia ez zen nahikoa, batetik ibaiaren hazkundeek zubia larriki kaltetzen zutelako, bestetik berriz, gurdien ibiliak zubia sarri konpondu beharra zekarrelako. XVIII. mendean eraiki zen gaur egun ikusi daitekeen harrizko zubia, merkantzien pasaera nabarmen erosotuz.
www.guregipuzkoa.net web gunetik hartua. Argazkilaria: Foto-Editor González Galarza (San Sebastián)
www.guregipuzkoa.net web gunetik hartua. Jatorria: Zestoako Udala

www.guregipuzkoa.net web gunetik hartua.
Jatorria: Zestoako Udala

www.guregipuzkoa.net web gunetik hartua. Argazkilaria: Bizente Dávila

www.guregipuzkoa.net web gunetik hartua.
Argazkilaria: Bizente Dávila

www.guregipuzkoa.net web gunetik hartua. Argazkilaria: Bizente Dávila

www.guregipuzkoa.net web gunetik hartua.
Argazkilaria: Bizente Dávila

 
X