Tomada del sitio web www.guregipuzkoa.net 
Fotógrafo: Bizente Dávila
Portalekoa Etxea
31/05/2016
Tomada del sitio www.guregipuzkoa.net 
Fotógrafo: Bizente Dávila
Udaletxea
31/05/2016

Foruen plaza

XII eta XIV. mende bitartean Gipuzkoan sortu ziren hogeita bost hiribilduetako bat da Zestoa. Azkena eraiki zen, Urretxurekin batera (1383). Zestoako hiribildua harresiz inguratuta zegoen eta lau sarbide zituen. Plaza, berriz, oso txikia zen, kale-gurutzea baino askoz gehiago ez. 1549an suak hartu zuen herrigunea eta oso eraikuntza gutxi libratu ziren hondamenditik. Handik aurrera, hiribildu osoaren berreraikuntza antolatu behar izan zen. Lehengo etxeak ia denak egurrezkoak ziren, baina suteaz geroztik harriz eraikiko ziren. Parrokia ere dena berreraiki zen, inguruko etxeetatik bananduta (Lilitarren kapera gotikoa baino ez zen salbatu sutetik). 1601ean udaletxea eraiki zen. Pixkanaka, plaza garrantzia hartzen joan zen, XVIII. mendean gaurko tamaina eta oraingoaren antza hartu zuen arte: Udaletxe izkinako armarri handia jarri zen, plaza aldera balkoi korritua egin eta torilak eraiki ziren, hau da, agintariek zekorketak ikusteko propio egindako tribuna. XIX. mendean, Zestoa entzute handiko herri termal bihurtu zen, eta horrek eragin nabarmena izan zuen hirigintzan. Esate baterako, udaletxe atzeko eraikuntzak bota egin ziren Laranjadi plaza sortzeko. Bestalde, herriguneko hainbat etxe berritu egin ziren; horietako askok lehen behea, solairu bakarra eta ganbara zituzten baina XX. mende hasieran, solairu bat edo beste altxatu zizkieten urzaleei ostatu emateko. Irailaren lehen egunetan, plaza zezen-toki bihurtzen da eta hain ospe handikoak diren “barrerak” jartzen dira: egurrezko egitura koloretsu bat, jendetsu bezain polemikoak diren zekorketetarako nahiz jendearen topagune gisa balioko duena; haren inguruan nagusituko da jai giroa. Erdi aroan, hiribildua harresiz inguratuta zegoen eta lau sarbide zituen. Oraindik ikus daiteke barruko eraikuntza-antolaketa, baita jatorrizko ate bat ere –Arretxekoa– eta bigarren bat ere bai, eraldatua, Iraeta etxearen kontra dagoena. Herriguneko etxe frankok aurreko mendeetako hainbat aztarna dituzte oraindik. Lizentziadonekoa, Iraeta, Lizarraitz, Torrea, Arretxea, Portalekoa, Pagio… Etxe horietako hormek, zokoek, harlanduek…, nahiz eta xumeak izan, ez dute epel utziko bisitaria.
www.guregipuzkoa.net web gunetik hartua. Argazkilaria: A. Santos Grabador
www.guregipuzkoa.net web gunetik hartua. Jatorria: Zestoako Udala

www.guregipuzkoa.net web gunetik hartua.
Jatorria: Zestoako Udala

 
 
X